KAMPS

Maitasun eskolak
egonaldiak


 

Egonaldiak eta tailerrak eskaintzen ditugu, etxeko txikienek naturarekin kontaktuan gure jarduerez goza dezaten.

Zergatik aukeratu gure egonaldiak?

  • Natura ingurune paregabean:
    Aire garbiaren, lasaitasunaren eta paregabeko paisaien inguruan.
  • Segurtasuna eta ongizatea:
    Hezitzaile espezializatuen jarraipena eta zaintza.
  • Ikaskuntza eta dibertsioa:
    Sormena, talde-lana eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen ditugu..

Egun berezietarako zerbitzua eskaintzen dugu,hala nola:"Arimen gaua", baita Gabonetako, inauterietarako, Aste Santuko eta udako oporretarako ere.

EGUNA: URRIAREN 31

Gozatu “Arimen gaua” gurekin!

Sortu eta ongi pasa egun berezi honetan!.

Egongo dira:

  • Eskulan tailerrak (euskaraz eta ingelesez).
  • Joko tematikoak eta beldurgarri bezain dibertigarriak.
  • Eta beste hainbat sorpresa!.

2 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Ikasi, gozatu eta euskaraz zein ingelesez praktikatu bitartean beldurra pasa! Zure mozorroa ekar dezakezu!!

GABONAREN MAGIA NATURAN

Gabonetako Egonaldiak Pottoki eta Inurrin

Abenduan eta urtarrilean, umeek esperientzia paregabea biziko dute naturaren bihotzean!

Gabonetako Egonaldi hauetan, abentura, dibertsioa eta Gabon espiritua elkarrekin batzen dira, oroitzapenak sortzeko.
Sorpresaz beteriko gabonak!

Plaza mugatuak!
Ez galdu zure seme-alabek naturan Gabon magiko hau bizitzeko aukera.

INAUTERI EGONALDIAK

Bizi inauteriko esperientzia naturan!

Aurtengo inauterien egonaldiak naturan, esperientzia paregabea!
Oso esperientzia dibertigarria, abenturaz betea eta ikasgai interesgarriak!

2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako

Ez galdu aukera hau! Orain erreserbatu plaza eta zuen seme-alabek inauteri ahaztezinak izango dituzte.

Dibertsioa eta natura zain dituzu!

ASTE SANTU ABENTURA BERRIA

Aste Santuko Egonaldiak Pottoki eta Inurrin

Aurten, gozatu Aste Santua natura inguruan eta abentura berriekin!

2 eta 6 urte bitarteko umeentzat
Plaza Mugatuak!

Zer barne?

  • Egun erdia edo osoa.
  • Eguneroko bazkaria (dieta bereziak.
  • Esperientzia duten hezitzaileak.
  • Jarduera-materialak.

Prest zaude abentura ahaztezina bizitzeko?
Ez galdu aukera eta etorri gurekin!.

UDAKO EGONALDIAK

Udako egonaldien esperientzia naturan!

Etorri eta gozatu naturan abentura ikusgarri, ekintza zirraragarri eta dibertimentu askorekin!

Zer barne?

  • Naturaren esplorazioa: Mendi ibilaldiak, fauna eta flora behatzea, kanpoko jolasak.
  • Sormen jarduerak: Natura ingurunean inspiratutako arte, eskulan eta musika tailerrak.
  • Kirolak eta jolasak: Lehiaketak, talde dinamikak eta jolasak pinudian, ibaian eta hondartzan.
  • Hizkuntzak: Euskara eta ingelesa naturan.
  • Garapen pertsonala: Talde lana, lidergoa eta adiskidetasun berriak ingurune berezi eta natural batean.
  • Dibertsio mugagabea: Haur bakoitzaren bihotzean geratuko den esperientzia!!

Zergatik aukeratu gure kanpalekua?
✓ Kokapen pribilegiatua ingurune natural paregabean.
✓ Begirale kualifikatuak eta gustu guztietarako diseinatutako jarduerak.
✓ Kanpinzaleen beharretara egokitutako janari osasuntsua.
✓ Ingurune segurua guztion ongizaterako babes neurriekin.

JARRI HARREMANETAN GUREKIN

Interesaturik?
Ilusioa eta kalitatezko konpromisoa.