GURE LEKUAK
Ikaskuntza
zentruak
Inurriko jarduerak hiru gune interesgarritan banatu dira
Gure ikaskuntza zentruak, haurrek naturarekin kontaktuan dauden jarduerak egitean goza dezaten, naturako elementuekiko lotura afektiboa sor dezaten, naturaren erritmo pausatua baina etengabea antzeman dezaten eta elikagaien ziklo motela ezagut dezaten, pentsatu izan dira.

1
Hondartza
• Naturarekiko lotura afektiboa eta errespetuzkoa sortzea.
• Hondartzara iristen diren hondakinen kutsadurarekin sentsibilizatzea.
• Hondartza esploratzea eta ingurune naturalaz gozatzea.
• Hondartzak osasunerako dituen onurak aprobetxatzea.
• Ingurune harritsuko organismo biziak ezagutzea eta balioestea: karramarroak, itsas barraskiloak, izkirak, lapak, algak...
2
Pinudia
• Naturako elementuekiko lotura afektiboa eta errespetuzkoa sortzea.
• Pinudiaren ingurune naturala esploratzea eta horretaz gozatzea.
• Jolas librea naturan, ikaskuntzaren oinarri gisa.
• Mendi baten berezko elementuak (harriak, makilak, hostoak...) manipulatzea helburu ludiko eta didaktikoarekin.
• Oinarrizko ezaugarriak ezagutzea (fauna eta flora mota).


3
Bertako saltokiak .
Herria
• Lurrari edo itsasoari lotutako tokiko tradizioko errealitateak eta lanbideak ezagutzea.
• Interes handiz erantzutea adituen azalpen egokituei.
• Kultura-jardueretan integratzea.
Proiektu honen oinarrietako bat, aire librean izandako hezkuntzaz eta bat-bateko jolaserako denboraz gain, ikasleen artean eta naturarekiko errespetuaren, zaintzaren eta estimuaren balioetan heztea da.
Balioetan heztea ez da jarduera jakin baten bidez lor daitekeen zerbait, ekintza bakoitzean egunero lantzen dena baizik. Balioetan oinarritutako hezkuntza horrek, pertsonaren garapen integralarekin batera, gure proiektu pedagogikoaren helburu orokorren bikotea osatzen dute.
Jarraian, Inurri baso-hondar eskola proiektutik espero daitezkeen onurak zerrendatuko ditugu.
Jakin-mina eta harritzeko gaitasuna areagotzea, naturarekiko lotura estutuz eta kide izatearen sentimendua areagotuz. Lankidetzarako gaitasuna hobetzea, besteengana irekitzea eta bere buruarengan konfiantza izatea. Jolas sinbolikoa, irudimena eta sormena garatzea. Mugimen-trebetasunetan eta zentzumenen bidezko pertzepzioan aurrera egitea, hori baita ondorengo garapen intelektualaren oinarria.
JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Interesaturik?
Ilusioa eta kalitatezko konpromisoa.

