METODOA HEZKUNTZA AIRE ZABALEAN
Natura
ikasgela gisa
erabiltzea
Inurrin bi zutabetan oinarritzen gara, Haurrarekiko errespetua eta jolas askea naturan.
INURRIren oinarri pedagogikoek Montessori hezkuntza, aire zabaleko eskolen onurekin konbinatzen konbinatzen dute.
Hezkuntzaren eta ingurumenaren arloko adituen laguntzarekin garatutako proiektua.
Montesori Hezkuntzan oinarritzen gara. Aspaldidanik munduko hainbat herrialdetan onartua eta baliozkotuta dagoen pedagogia izanik. Herrialde bakoitzak eskatzen duen curriculum osoa betetzen baitu, eta aldi berean, bizitza osoagoa lortzea ahalbidetzen duen garapen emozionala eta soziala lortzen baitu.
Bereziki garrantzitsua jotzen dugu Prestatutako Giro bakoitzaren alderdi estetiko eta harmonikoak zaintzea: gune beroak, etxekoak eta seguruak sortzea dugu helburu, kalitatezko eta arreta handiz hautatutako hezkuntza-materialekin.
INURRIn lantzen dugun Montessori Hezkuntzaren beste oinarrietako bat adin ezberdinak nahastuz lan egitea da. Talde multigraduetan antolatzeko modu horrek bizitza komunitarioa eta ikaskuntzak errazten ditu. Haur batzuek besteengandik ikasten dutelako eta lankidetzarako eta jakintzen eraikuntza sozialerako giroa sortzen delako.
Zein dira adinak nahastearen onurak? Horrela lan egiteak sentimendu nobleak pizten ditu, hala nola besteekiko miresmena, anaitasuna eta elkarrekiko laguntza.

Naturarekin kontaktuan egoteko bizi-beharra.
Harreman zuzena eta egunerokoa sustatzen dugu naturarekin, bere aberastasunak modu autonomoan ezagutuz, haurren garapen osorako.
Haur Hezkuntzaren eredua Aire Libreko eredura eta indarrean dagoen legedian ezarritako curriculumaren baldintzetara egokitzen dugu, ereduaren oinarri pedagogikoei eutsiz.
Gure proiektua gauzatzeko, helburu orokorrak, espezifikoak eta talde-onurak gehitzen ditugu.
1.2 - Elkarrekiko eta ingurumenarekiko errespetuaren zaintzaren eta estimuaren balioetan herritarrak prestatzea.
1.3 - Ikaslea Montessoriar ikuspegiari jarraituz prestatzea.
1.4 - Haur guztiek ikasteko duten interesa handitzea.
1.5 - Haurren independentzia eta autonomia handiagoa lortzea.
1.6 - Irakurketa eta idazketaren ikaskuntzan haurra ikaskuntzaren subjetu aktibo izan daitekela erakustea.
1.7 - Zentzumenen estimulazioa bitarteko nagusi gisa erabiliz heztea.
1.8 - Giro naturalagoa eta lankidetzakoa sortzea.
1.9 - Inguruko izaki bizidunak zaintzeak duen garrantziaz ikasleak kontzientziatzea eta gaitzea.
1.10 - Haurrek inguruko landarearekiko interesa izan dezaten eta zentzumenak erabiliz haien ezaugarri batzuk ezagutu ditzaten lortzea.
2.2 - Eskolaren ingurune natural hurbilean eta orokorrean ingurune naturalean, modu espezifikoan, erraz aurkitu, ezagutu eta maneiatzea.
2.3 - Jarduerez, zuzeneko esperientziez eta aire zabalean egindako egonaldiez gozatzea.
2.4 - Naturan jolasteko eta ondo pasatzeko gai izatea modu ez-gidatu batean.
Dimentsio horietako talde batekin, komunikazioa arinagoa da, txikien arteko loturak gehiago indartzen dira, eta gidari-papera betetzen duen pertsonak modu indibidualizatuagoan erantzun diezaieke, haien garapen ebolutibora eta kognitibora hobeto egokituz eta ingurunea segurua izan dadin saiatuz.
Bestalde, aniztasuna Baso Eskoletan asko baloratzen den faktorea da. Adinen arteko nahasketa balio erantsia da, adinekoek txikiagoak direnei azaltzen baitiete (horrek ikasitakoa indartzea eragiten du), eta adinekoak adibidetzat eta ikasteko motibaziotzat hartzen dituzte.
"Ikasgelako" aniztasuna aukera bikaina da gure txikiak egungo gizarterako prestatzeko; izan ere, eguneroko bizitzan eta lan-munduan desberdinak diren pertsonak aurkituko dituzte, eta normaltasunez nola moldatu jakingo dute.
3 urtetik 6 urtera bitarteko etapa, Inurrin haurrek elkarrekin bizi ohi duten denbora konkretuki, erabakigarria da pertsona baten garapenean; hiru urte hauetan aldaketa asko gertatzen dira, bai maila indibidualean bai sozialean, emozio berriak agertzen dira eta mimo eta arreta osoa merezi duten etapa desberdinak bizi dituzte.
Gure ratio murriztuak (heldu bat 7 haurrentzako) aukera ematen digu haur bakoitza pertsona bakartzat sakon ezagutzeko, bere konplexutasun osoan ulertzeko, haien bizipen-motxilarekin, prozesu eta erritmo guztiz berdingabeekin.
Modu horretan, bakarrik, eman dezakegu haurrek etapa honetan benetan behar duten laguntza, eta beraiek izateko duten askatasunaren adierazpena bermatu.
Inurrin ahaleginak egiten ditugu haurrak erabat gara daitezen, ezarritako mugarik gabe, presarik gabe. Haurrak errespetatuak sentitzen diren, autoestimua indartzen duten eta gaitasunak motibazioz garatzen dituzten giroa sortzen dugu.
Hizkuntzak Inurrin
Haurtzaroan hizkuntza desberdinetan komunikatzeak duen garrantzia
Txostenak
Dokumentazioak
txikien esperientzien berri
ematen die familiei
Hezitzailei aukera ematen die haurrak hobeto ulertzeko,
beren lana ebaluatzeko eta gainerako hezitzaileen artean partekatzeko.
EGUNEROKOAK
Egunero, haurrak txosten bat eramango du, eta bertan eguneroko oharrak idatziko dira.
ALDIZKAKOAK
Aldian behin, txosten batzuk emango dira, haur bakoitzaren aurrerapenak azaltzeko. Txosten horiek betetzeko, behaketa jarraia, sistematikoa eta indibidualizatua egingo da.
INFORMAZIO MOTA
Ohar idatziak, grabazioak, argazkiak eta abar jasotzen dira.
Horri esker, hobeto ezagutu ditzakegu haurrak, haien interesak, premiak, ikaskuntzan duten bilakaera eta zein fasetan dauden.
JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Interesaturik?
Ilusioa eta kalitatezko konpromisoa.

